XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere burua kritikatzean bi puntu hauek aipatzen ditu Propp-ek: 1) Morfologia idatzi zuenean, gaztea izanik, laburregi azaldu omen zituen bere iritziak, denek ongi ulertuko ziotela uste bait zuen; baina hortan huts egin zuen, eta esaten zuen zenbait gauzak agerketa zabalagoa behar zuen; 2) Morfologia hitza erabili beharrean, adierazpen zehatzagoa zuen beste hitz bat erabili behar zuen, konposamendu edo antolaketa hitza, adibidez.

Hitz horrekin ipuinetan azaltzen den erako funtzioen katea edo elkar-ondorena adierazi nahi du: Hitz horrekin funtzioen elkar-jarraipena (sucesión) esan nahi dut, ipuinean bertan ageri denaren arauera (4) Op. cit. 63 or.: .

Baina morfologia hitzak esanahi zabalegia baldin badu, funtzioa hitzarekin beste hainbeste gertatzen da, hitz hori zientzia askotan erabiltzen bait da, eta bakoitzean bere esanahi ezberdina daduka.

Hitz hori aukeratzean ez zuela gehiegi pentsatu aitortzen digu Propp-ek, baina Propp-ek ematen dion esanahi berezia ezagutzen dugu: funtzio bat pertsonaia baten ekintza bat da, eta ipuina aurrera eramateko duen esanahiak mugatzen du ekintza hori.